Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gatzatua sagar gelatinarekin
Osagaiak
  • Ardi esnea - 1 l
  • Gatzagia
  • 6 errege-sagar
  • Azukrea - 100 g
  • Ura - 2 l
  • Sagarra bere zukuan egiteko:
  • 2 sagar
  • Azukrea - 40 g
  • Sagardoa - 90 g
  • Limoi zukua - 5 g
  • Gurina - 3 g
Prestaketa

Esnea sutan jarriko dugu eta 55 gradutara iristen denean, sutatik kenduko dugu. Molde bakoitzean 4 tanta gatzagi jarriko ditugu eta esnea botako diogu gainera. Pausatzen utziko dugu, gatzatu arte.

Sagar gelatina egiteko, sagarrak zatitu, urez estali eta 20 minutuz egosiko ditugu. Ondoren, iragazi eta erdira urrituko dugu. Amaitzeko azukrea gehitu eta loditzen utziko dugu.

Sagar zukua egiteko, berriz, ontzi batean azukrea berotuko dugu. Karamelatzen denean, sagardoa bota eta hozten utziko dugu. Ondoren, sagarrak, limoi zukua, gurina eta gatza gehitu, eta labean edukiko ditugu 20 minutuz 110 gradutan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena