Kariben girotutako ETB1eko abentura saioa, Lur Errekondo eta Iñigo Vicensek aurkeztuta | Naufragoak EITB Media

#-naufragoak-#

15:15

#-naufragoak-#

Aurkezpena FesTValean

"Naufragoak" abentura reality berria aurkeztu du EITBk FesTValean

EITB Media

Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak dakartza saioak. Irailaren 27an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en.

1:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBk "Naufragoak" abentura reality berria aurkeztu du gaur, irailak 7, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko duten saioak Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak ekarriko dizkigu. Euskaraz egindako ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustu berri hau "El Conquistador del Caribe" saio arrakastatsuaren sortzaileen eskutik datorkigu: Hostoil Produkzioak.

"Naufragoak" aurkezteko prentsaurrekoan Unai Iparragirre ETBko zuzendariak, Patxi Alonso Hostoileko produktore eragileak, Joxan Goñi saioaren zuzendariak eta Lur Errekondo eta Iñigo Vicens aurkezleek hartu dute parte.

Arratsaldean, 19:30ean, saioaren aurrestreinaldia eskainiko da Principal Antzokian eta bertan bilduko dira abentura berri honetan parte hartuko duten protagonistak: lantaldea eta lehiakideak.

Aurkezpenaren irudia. EITB Media

Aurkezpenaren irudia. EITB Media

Saioaren promozio kanpainaren baitan, EITBk botila erraldoi bat jarri du Andre Maria Zuriaren plazan, eta bertaratzen diren guztiak naufragoen botilarekin argazki bat egitera gonbidatuko ditu. Argazkiak Instagramera igotzen dituzten guztien artean, bi pertsonentzako 1000 euroko bidaia zozketatuko dute. Gaur da parte hartzeko azken eguna.

'Naufragoak' ETB1en

'Naufragoak' ETB1en

Estreinaldia, irailaren 27an

"Naufragoak" saioa irailaren 27an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en eta Euskal Telebistako udazkenerako apustu garrantzitsuenetako bat da. Kariben girotutako abentura ikusgarri honetan, zazpi bikote eta bikoterik gabe parte hartuko duten lau lehiakidek beraien bizitzako erronka gogorrenari aurre egin beharko diote itsasoan galdu ondoren.

Karibe itsasoak paradisuzko harea zuridun hondartzak ekartzen dizkigu gogora, baina hurakan eta arriskuz beteriko itsasoa da. Ur bero eta arriskutsu hauetan kokatuta dauden zazpi uhartetan zehar, Karibean galduko diren reality berriaren protagonistek bizirauteko joko eta proba gogorrei aurre egin beharko diete.

Hondartzen lehen lerroan dauden kokondoak atzean izkutatzen den infernuaren ateak dira, besterik ez, sugeen, armiarmen eta milioika moskitoen bizilekua. Gainera, hezetasunak eta puntako tenperaturek bertan lehiatzeko baldintzak gogortu baino ez dituzte egiten.

Euskal Telebistan sekula egin ez den programa honen gidaritzan bi aurpegi berri arituko dira: Lur Errekondo eta Iñigo Vicens. Saioa asteartetan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, baina astelehen, astearte eta asteazkenetan 15 minutuko saio bereziak eskainiko dira eguerdiko albistegiaren ondoren. Bertan, momentuan momentuko informazioa eta material esklusiboa bilduko dute bi aurkezleek. Halaber, reality berriak tarte berezia izango du "Biba Zuek!" saioan.

Bestalde, "Naufragoak" saioak presentzia nabarmena izango du sare sozialetan. Izaro Bereziartua influencerrak Twitter, Instagram, TikTok eta eitb.eus-eko kontuak eduki bereziekin beteko ditu abenturak aurrera egin ahala.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok:  @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena