Euskal kirolariak sakonean ezagutzeko aukera eman digute Markel Irizarrek eta Agustin Ezenarrok | Itzulera EITB
Itzulera
22:30ean
EiTB
Bere ibilbidea, bizipenak eta lortutako guztia eskuratzeko izan duen filosofia azalduko dizkigu Irizarrek saioan zehar.
Informazio gehiago (2)
Gaur gauean, Markel Irizar, "Bizipoz", txirrindularia izango da Agustin Ezenarrok gidatutako "Itzulera" saioko protagonista.
Txirrindularitzan ibilbide oparoa izan zuen, 15 urterekin gurpil gainean hasi eta 23 urterekin Euskaltel-Euskadi taldean hasi zenetik. Bere ibilbideari amaiera eman nahian, Donostiako Klasikoa aukeratu zuen horretarako une aproposa izango zelakoan. Hala ere, Markel Irizarren kasuan gertakari aipagarri gehienak bi gurpiletatik kanpo daude.
Une hunkigarriak eskainiko ditu Markelek bizitzea tokatu zaion guztia kontatzen dienean. Gaztaro gogorra pasa zuen, eta horrek gerora bere izaera eta filosofia eratu dio. Hala, bizitzaren gordintasunak azaleratu eta horien aurrean bizitzeko hartu duen filosofia kontatuko du saioan.
Gainera, Markelek taldekako erlojupeko bat egitera bultzako ditu kideak, saioaren erronka nagusiaren aurretik zein egoeratan dauden aztertzeko.
Ez galdu, Markel Irizar txirrindulariaren "Itzulera", gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa