Kirolarien beste aldea | Helmuga EITB

Helmuga

14:38

Helmuga

Kirolak

Igande honetan hasiko da "Helmuga" saioaren hirugarren denboraldia

EITB Media

Ana Ramosen gidaritzapean, bueltan da egunerokotasunean horrenbesteko presentzia ez duten euskal kirolariei eskainitako tartea. Xabi Zurutuza moto pilotu gaztea izango da lehen protagonista.

0:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan ekingo dio denboraldi berriari "Helmuga" saioak. Hirugarren urtez, eguneroko agendatik kanpo geratzen diren kirolariei egingo die lekua Ana Ramosek aurkeztutako saioak, euren jarduerak eta historiak ahalik eta modu erakargarrienean erakustea da "Helmuga" saioko lan-taldearen helburua. Ohiko legez, lehenengo emanaldia igande goizetan izango du, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Ondoren, astearte gauetan "Baserria Zuzenean" saioaren ostean eta larunbat eguerditan izango da ikusgai. 

Saioari ekiteko protagonista bakarra hautatu dute, Xabi Zurutuza moto pilotu gaztea. Legazpiarra da eta 15 urte besterik ez ditu eta European Talent Cup delakoan aritzen da maila bikainean gainera. Garaipenak lortu ditu, baina moto lasterketen alde iluna ere ezagutu du. Aurtengo denboraldian bi lagun, bi pilotu gazte, hil baitira bera ari den zirkuituan. 

Platoan zein kanpoan eginiko elkarrizketak, eta mimoz landutako erreportajeak ditu ardatz "Helmuga" saioak. Helburu zehatzekin, helmuga jakin batera heldu nahi duten pertsonen txokoa da, esateko eta erakusteko asko duten kirolariak ezagutzeko parada eskaintzen diguna.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena