Harri-jasotzea oinarri duen kirol programa berritzailea | Harri Herri EITB Media

#-harri_herri-#

23:11

#-harri_herri-#

Herri kirolak

"Harri Herri" saio berritzailearen bigarren denboraldia, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Herri kirol modalitate hau sustatzeko asmoz, EITBren laguntzarekin, iaz abian jarritako txapelketaren 2. edizio honetan 32 harrijasotzaile lehiatuko dira Asteasuko frontoian. Goi mailako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehen honetan (apirilak 15) iritsi da EITBra "Harri Herri" herri kirol programa berritzailearen bigarren edizioa. 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Talde bakoitzak bere kapitaina izango du. Kirol honi bultzada eman asmoz iaz EITBren babesarekin abian jarritako proiektu garrantzitsuak goi mailako ikuskizuna eskainiko du berriz ere astelehen gauero, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iazko saioko irudia

Aurreko edizioko irudia

Asteasuko frontoian jokatuko den lehiaren kontakizuna Juanan Legorburuk egingo du, Ane Muruamendiarazekin batera. Lagun izango dituzte Iñaki Perurena eta Idoia Etxeberria adituak, belaunaldi ezberdinetako harrijasotzaileak eta errekor garrantzitsuak lortutakoak biak ala biak.

Astelehen honetan emakumezkoen lehen finalerdia jokatuko da eta hurrengoan gizonezkoena. Hilaren 29an emakumezkoen bigarren finalerdia izango dugu ikusgai eta maiatzaren 6an gizonezkoena. Maiatzaren 13an izango da finala.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena