Gu ta Gutarrak GTG 3x2: Gutar jatorrenaren bila | EITB Gu ta Gutarrak 6
Gu Ta Gutarrak
FINAL HANDIA
L.A. | EITB.EUS
EITB
Leku, Ager, Eneko, Beitia, Leire eta Txurru dira bigarren edizioan kuadrillarik jatorrena osatu duten lagunak. Saloura eta Port Aventurara astebeteko bidaia irabazi dute.
Informazio gehiago (1)
'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren edizioa bukatu da, eta, ondorioz, kuadrillarik jatorrena osatu dugu beste behin ere. Gutar ugari ezagutu ditugu, zein baino zein jatorragoa; hala ere, batzuk bidean geratu dira, finalera zortzi gutar baino ez dira iritsi eta. Kuadrilla jatorrena bost gutarrek eta gutarburu onenak osatu dute, hau da, sei lagunek.
Gutarren eta ikusleen artean aukeratu dituzte guztietan jatorrenak. Iñaki Lekuona 'Leku' gelditu da lehen postuan, 7 punturekin, bere kideen ustez eta ikusleen ustez bera baita jatorren; bigarren, Ager geratu da, 6 punturekin; hirugarren, Eneko, 5 punturekin; laugarren, Beitia, 3 punturekin; azkenik, bosgarrena, Leire izan da, bi punturekin. Bigarren edizio honetan gutarburu izandako Egoitz Txurruka 'Txurru' da kuadrillarik jatorreneko seigarren laguna, gutarzaleek etxetik emandako botoei esker, bera izan baita gutarburu onena. Saloura eta Port Aventurara aste beteko bidaia irabazi du lagun-talde jatorrenak.
Dena den, ezin ahaztu zerrendatik kanpo gelditu diren gainontzeko gutarrak: Amaiur, Iker, Edurne, Ibai, Marga, Ainara, Eli, Maider, Nahiara eta Jon Urbieta. Guztiak dira jatorrak, eta bizipen ederrak izan dituzte Morgako aterpetxean.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa