Goenkaleko pertsonaiak | EITB Goenkale
Goenkale
Etxegaraitarren etxeko ama da 'Goenkale'n.
Erlazionatutako edukiak:
Goenkale
Etxegaraitarren etxeko alaba nagusia da, baina adoptatua da eta bere neba Hodeirekin maitemindua dago.
Goenkale
Arantzaren neba eta Landerren aita da. Urte askotan atzerrian bizi izan da, Balin, Amalia amarekin eztabaida gogor bat izan ondoren. Eta hau hil denean itzuli da Arraldera.
Goenkale
Alazne Ugarte Etxegarai, Etxegaraitarren etxeko alaba txikia da 'Goenkale'n.
Goenkale
Paskalen semea da Lander, eta beraz, Arantzaren iloba eta Tania, Hodei eta Alazneren lehengusua.
Goenkale
Mundu guztiarentzat Arantza eta Paskalen izeba da, haien aita Paskal zenaren arreba.
Goenkale
Kandidoren emazte ohia eta haren alaben ama da Boga tabernako etxeko-andrea.
Goenkale
Arraldeko aspaldiko laguna dugu Leonor. Boga taberna jaso zuen Jose Mari Lasaren eskutik, eta, joan-etorri askoren ondoren, tabernaz arduratzea erabaki du berriro.
Goenkale
EiTB
Genio biziko etxeko-andrea da Axun, Sabin eta Kandidoren izeba.
Goenkale
Sabin Urkijorekin ezkondu berri da, eta honekin eta Axunekin bizi da Kolonbiatik etorritako neska.
Goenkale
EiTB
Axunek semea bailitzan hazi duen iloba da Sabin, lotsatia baina maitagarria.
Goenkale
EiTB
Arraldeko ertzain-etxeko ertzainetako bat da Kandido, Aliziaren senar-ohia. Hiru alaba dituzte elkarrekin, nahiz eta ez diren Arralden bizi.
Goenkale
EiTB
Arraldeko ertzain-burua da Nekane. Bolada txar eta luzea pasa ondoren, bere lanpostua berreskuratu du berriz ere.
Goenkale
Esther eta Mireiaren aita da, enpresa gizon arrakastatsua, baina kontu ilun batzuetan murgildu izan dena.
Goenkale
Badakigu Arantzaren aspaldiko laguna dela baina zerbaitengatik haserre zeudela. Hala ere, beharra duela eta, farmazian lan egiteko hartu du Arantzak.
Goenkale
Endika Hodeiren lagun mina da. Mutil naturala da Endika, familia bat sortzeko emaztea aurkitu arte, bizitza topera disfrutatzea da bere aspirazioa.
Goenkale
Leoren iloba da Itxaso Al Wahid 'Goenkale'n, eta Ibonekin ezkonduta dago. Arraldera itzuli da bere bizitza pertsonala eta profesionala konpontzeko helburuarekin.
Goenkale
Paola neska alaia da, ingurukoekin beti atsegina eta zintzoa izaten saiatzen dena.
Goenkale
Julianen alaba eta Mireiaren ahizpa da. Bere ama zenaren gaixotasun berbera du eta, horregatik, harreman berezia du Julian aitarekin.
Pertsonaia berriak
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa