Goazen ETB1: Pertsonaia guztien informazioa | EITB Go!azen

Go!azen

Oier
Oier
Andoni Agirregomezkorta

Oierrek gogotsu hasiko du uda Basakabin zuzendari lanetan. Ez da iazkoa, benetako Oier nor den erakutsi nahi du aurten, pertsona atsegina eta eskuzabala.

Gainera, bi begirale berri izango ditu laguntzaile; Zuri eta Maitane, bere iloba. Baina lehen egunean Oierrek istripu bat izango du eta baja hartu beharko du, ondorioz, Zurik eta Maitanek, hartuko dute Basakabiren zuzendaritzaren ardura.

Oierrek bi betebehar nagusi emango dizkie: Bosko Nuñez de Salazar, aberaskumea ondo zaintzea eta elkarrekin mokoka dabiltzan Noa, Lea eta mattin adiskidetzea eta udaleku amaieran emanaldia egitea elkarrekin.

Andoni Agirregomezkorta

Aktore eta telebista-aurkezle gipuzkoarrak egingo du Oierren papera "Go!azen" telesaileko 9.0 denboraldian. ETBko hainbat iragarkiri (txapelaren spot ezaguna tartean) eta "Vaya Semanita" saioari esker egin zen ezagun 2000ko hamarkadan. Ondoren, hainbat telesail eta film luzeetan hartu du parte, hala nola, Cuerpo de Élite edo Mi gran noche fikzioetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena