Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen
Go!azen
Denboraldi berria
"Go!azen 11" nobedadez beteta iritsiko da. Aurtengoan ere Basakabiko gaztetxoen abenturez gozatzeko aukera izango da, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodiozko istorioak, misterioak, umorea… eta, jakina, musika eta dantza ez dira faltako.
Azaroaren 15ean estreinatuko da denboraldia Makusi bideo plataforman. Ondoren, hilaren 22tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian emango da, eta telebistan igorri ostean, Nahieran eta Makusin.
Gainera, Altxor Ezkutua ataleko bideoak ere Makusin ikusi ahalko dira, primizian, eta sare sozialetan (Instagram eta TikTok) eduki berezi eta esklusiboak landuko dira, telesaila hasi aurretik (#goazenoroitzen traola erabilita) eta denboraldi osoan zehar.
Go!azen 11 nobedadez beteta iritsiko da. Aurtengoan ere Basakabiko gaztetxoen abenturez gozatzeko aukera izango da, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodiozko istorioak, misterioak, umorea… eta, jakina, musika eta dantza ez dira faltako. Ez ahaztu, eginagatik distira, denak urre ez dira!
Iazko pertsonaia batzuekin egingo dugu topo: Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) eta Maitane (Nerea Arriola). Baina, jakina, urtero legez, pertsonaia berriak ere hartuko ditu Euskal Herriko udalekurik ospetsuenak: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar).
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa