Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

11:07

Go!azen

Irailaren 27an

Aurten ere Belodromoa bete du "Go!azen"ek Donostia Zinemaldiko aurrestreinaldian

EITB Media

Ikusmin handia piztu du beste behin telesaila arrakastatsuaren lehen aurrestreinaldiak, sarrerak salgai jarri eta berehala agortu baitziren abuztuaren erdialdera. Ekitaldian izan dira aurtengo sei aktore berriak eta aurreko denboraldietatik ezagunak direnetako batzuk.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren urtez, EITBk Donostia Zinemaldian egin du "Go!azen" telesailaren denboraldi berria aurkezteko lehen aurrestreinaldia. Joan den ostiralean (irailak 27) izan zen hitzordua, Anoetako Belodromoan, sarrera guztiak agortuta direla.  

Iaz bezala, ETB1eko telesaila arrakastatsuaren jarraitzaileek bete egin dute Belodromoa, 11. denboraldiko lehen atala primizian ikusteko. Bertan izan dira, halaber, laster abentura eta istorio berriekin itzuliko diren pertsonaiak, zuzeneko ikuskizuna eskaintzeko prest. 

Horietako sei berriak izango dira: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia, (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar). Haiekin batera, protagonista izango dira aurreko denboraldietatik ezagunak ditugunak: Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) edo Maitane (Nerea Arriola). 

Basakabiko udalekuetako abenturak azaroan itzuliko dira EITBra, maitasuna, adiskidetasuna, desadostasunak, umorea eta euskal musika ardatz hartuta.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena