Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

15:50

Go!azen

'Go!azen'

Harrera bikaina izaten ari da 'Iritsi gara!' 'Go!azen' bildumako lehenengo liburua

EiTB

Jasone Osorok idatzi, Alai Zubimendik ilustratu eta Alai argitaletxeak argitaratu duen lana gaur aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian.

  • 'Iritsi gara!' liburuaren aurkezpena

    'Iritsi gara!' liburuaren aurkezpena. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iritsi gara! izenpean aurkeztu dute gaur 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren bildumako lehen liburua, Jasone Osorok idatzi, Alai Zubimendik ilustratu eta Alai argitaletxeak argitaratu duen lana. Liburuak egun batzuk daramatza salgai eta harrera ezin hobea izan du, jada lehen edizioa agortuta baitago. Bigarren edizioa bidean da, eta bildumako bigarren liburua, bestalde, Durangoko Azokarako prest izatea aurreikusten dute. Lehen lanaren aurkezpena ostegun honetan (urriak 24) egin da Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan egon dira Itziar Gomez, 'Go!azen' telesaileko zuzendaria; Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaile eta Gobernantza foru diputatua; Jasone Osoro, idazlea, eta Aurelio Erdozain, Alai argitaletxeko editorea.

Azken horrek azaldu duenez, "normalean liburu batean oinarritutako film edo telesailak ikusten baditugu ere, kontrako bidea hartzeko ideia bururatu zitzaigun". Hau da, gaztetxoek telebistan erakargarri eta interesgarri duten telesail batetik abiatuta, idatzitako bilduma berri bat egitea; hortik jaio zen 'Go!azen' bilduma.

Jasone Osorok aipatu du berak ongi baino hobeki dakiela zer den telesail batera engantxatua egotea eta amaitzen denean denboraldi berria hasi arte zain egotea. "Bilduma honi esker istorioak jarraitzeko aukera izango da eta, gainera, istorio berriak sortuko dira. Azken finean, Basakabin dauden pertsonaiek, udalekuan ez daudenean, bizitza propioa dute. Nolakoa da bizitza hori? Horixe kontatzea izango da haren erronka", azaldu du.

Itziar Gomezek azpimarratu du orain arte 'Go!azen' teknologia berriekin lotuta egon izan den arren, ideia bikaina iruditu zaiela telesailak liburuak eta irakurzaletasuna bultzatzeko baliatzea. Bestalde, pantailan agertzen ez diren hamaika istorio irakur eta goza dezakete gaztetxoek. "Lan hori Jasone Osororen esku uztea bildumaren arrakasta ziurtatzea izango da", gaineratu du. Azkenik, Eider Mendozak 'Go!azen' proiektua indartzen eta hedatzen jarraitzeak euskararentzako duen garrantzian jarri du azpimarra. "Kalitatezko produktua da, berritzailea, eta belaunaldi berriekin konektatzen asmatu duena. Euskararen transmisioa eta etorkizuna bermatu nahi baditugu, ezinbestekoa da honelako apustuekin jarraitzea", aldeztu du foru bozeramaileak.

Egileak eta liburua

Jasone Osoro Igartua Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu, hala nola Tentazioak, Korapiloak, Greta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du 'Jara' (Jara, Jara bikiak eta bikoteak, Jara live eta Jara Bartzelonan) eta 'Ezekiel' (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin, liburuek hamaika berrargitaraldi izan baituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak 'Eskularru beltzak' du izena (Eskularru beltzak, Casting-a, Ikasbidaia eta Ihes).

Alai Zubimendi Idarreta Arte Ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

Iritsi gara! liburuak kontatzen duena 'Go!azen'eko gaztetxoek Basakabira iritsi aurreko orduetan bizitzen dutena da. Kamioi bat gurutzatu da errepidean eta auto-ilarak sortu ditu, uste baino gehiago luzatuz itxaronaldia, eta dozenaka autobus eta kotxe zain egotera behartuz. Autoan doaz Zuri, Eli, Gari eta Julen; autobusez, Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor; Aimar amarekin doa autoz; eta Gabo desesperatzen hasi da gasolindegian atzeratzen ari direlako. Era batera edo bestera, guztien bizitzak gurutzatuko dira errepidean: familia hippy bat ezagutuko dute, auto-stop egiten duen jendea, ezkutatuta dagoen aintzira bat... Hainbat abentura igaro ondoren, azkenean bai, azkenean iritsiko dira Basakabira.

Liburua salgai dago sarean, EiTB Dendan eta Euskal Herriko liburu dendetan, eta 'Go!azen'en antzerki emanaldietan ere eskuragai egongo da.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena