Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

09:06

Go!azen

SARIA

'Deia' egunkariak 'Go!azen' telesailaren estrategia digitala saritu du

EiTB

Telesaileko Community Management lantaldea nabarmendu dute urteko ekimen digital onenen artean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Deia egunkariak 'Go!azen'eko estrategia digitala kudeatzen duen EiTBko lantaldea saritu du, ETB1eko telesailaren arrakasta sare sozialetan hedatzea lortu duelako. Seigarren urtez, ekimen digital onenak nabarmendu ditu Deia egunkariak, eta aurtengo sarietako bat EiTBri dagokio.

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jardunaldietan, Community Management talde onenaren saria eman diote 'Go!azen'en ardura duen taldeari. Bertan, elkarlanean aritzen dira ETBko Fikzio Saila, Pausoka ekoiztetxea eta eitb.eus-eko edukietako eta sare sozialetako taldeak. Horregatik, saria jasotzeko, bertan izan dira elkarrekin Josu Bilbao ETBko Fikzio Saileko arduraduna, Xabier Zabaleta Pausokako ekoizle eragilea eta Agurtzane Aramendi eitb.eus-eko kazetaria.

Markos Ramas 'La mejor txuleta de Bilbao' blogeko arduradunak, Laura Because Instagram kontua daraman Laura Ariasek eta Euskaraldiaren komunikazio kanpaina digitalak ere lortu dute Deia egunkariaren saria.

'Go!azen'ek duen estrategia digitalaren zati nagusietako bat da sare sozialetako lana. Izan ere, edukiak ikusi eta partekatu ahal izateko aukerak biderkatu egin dira.

Batetik, ostiral gaueko ETB1eko emisioak ekitaldi garrantzitsu bihurtu dira, ikusle gazteenak betiko telebistaren aurrean jarrita. Saioaren aurretik, bitartean eta ostean, argazkiak, bideoak eta informazioak zabaltzen dira saioak eitb.eus-en duen webgune berezian. Horiek eta beste batzuk (Instagrameko story-ak, adibidez) sare sozialen bidez zabaltzen dira, horretarako propio pentsatuta.

Halaber, EiTB Nahieran atarian noiznahi ikusteko aukera dago, smartphone, tablet, PC eta Smart TV bidez (HbbTV-ren botoi gorriaren edo Android TV zein fabrikatzaile nagusien aplikazioen bidez), eta, egun batzuk geroago, karaoke piezak jartzen dituzte EiTBren Youtubeko kanalean.

Horrez gainera, 'Go!azen' APPa dugu, 2017-2018 denboraldian estreinatutakoa, telesaila ohiko telebistatik harago eraman nahian. Aplikazio honetan beste inon ikusi ezin diren edukiak ditu eskura erabiltzaileak: pertsonaiek egunero Goatsapp taldean dituzten elkarrizketak, Altxor Ezkutua, bideo berezi eta esklusiboak, argazkiak eta abar.

'Go!azen'en ekosistemaren azken zatia presentziala da, baina leiho guztietan agertzen da: Euskal Herriko antzokietatik aktoreek egiten dituzten antzezpenak. Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira abenduaren 7an, eta Bilboko Euskalduna Jauregian, berriz, abenduaren 27an.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena