Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen
GOAZEN
EITB Media
Basakabiko gaztetxoen abenturak biltzen dituen telesail arrakastatsua hurrengo ostiralean, azaroaren 14an, iritsiko da ETB1era. Udalekua guztiz aldatuta ikusiko dugu, Maitane zuzendariaren ideia berriekin eta adingabeen zentrotik etorritako gazteekin.


Igande honetan estreinatuko da "Go!azen 12" MAKUSIn, EITBren haur eta gazteentzako plataforman, eta hurrengo azaroaren 14tik aurrera izango dugu ikusgai, ostiralero, ETB1en, 21:00etan. Basakabi erabat aldatuta ikusiko dugu aurten, adingabeen zentrotik etorritako gazteen etorrerarekin. Maitanek (Nerea Arriola) udalekuari itxura berria eman nahi dio. Bere asmoa zera da, esperientzia freskoagoa, dinamikoagoa eta bereziagoa sortzea, ideia berritzaile baten bidez. Baina, Maitaneren izaera ikusita, gauzak ez dira hain errazak izango: istiluak, haserreak eta emozioak ziurtatuta daude.
Garazirekin (Nerea Elizalde) batera arazoei konponbidea bilatzen saiatuko da, baina ez dute bide erraza izango. Aurtengo ikasleek nortasun handia dute, eta bakoitzak bere istorioa ekarriko du. Ekaitz (Josu Iriarte) ausarta da eta ez du zalantzarik izango saltsa guztietan sartzeko. Roke (Jon Alonso) gogorra da, baina barruan askoz gehiago dago. Azpi (Yan Pinto) desberdina izateagatik besteen mespretxuak jasaten ikasi beharko du, eta Maren (Leire Nuñez) bere izaera indartsuarekin nabarmenduko da. Karla (Ainhoa Tabuyo) udalekuko neska pijoa izango da, eta Gaizkak (Luken Urruzmendi) ustekabean topatuko du maitasuna, emozioz beteriko istorio batean.
Basakabiko istorioetako protagonista izaten jarraituko dute, halaber, Oihane (Garazi Urkola), Izar (Irati Marin), Alaia (Adriana Sanchez) eta Bosko (Ander Ayerza) ikasle beteranoek.
Denboraldi berriak umorea, adiskidetasuna, musika eta bizitzako erronka berriak uztartuko ditu, eta ikusle gazteei gogoraraziko die elkar ulertzea eta taldean aritzea dela garrantzitsuena. Gainera, istorio bakoitzak mezu positiboak eta hurbilak ekarriko ditu: nork bere lekua aurkitzeko borroka, laguntasunaren balioa eta desberdintasunen edertasuna. Halaber, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketa berriak entzungo ditugu, Iker Laurobak eginak.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar