Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

08:11

Go!azen

Fizkiozko eduki bereziak

Maitaneren erabakia ezagutzeko bideoak, esklusiban, Makusin!

"Go!azen 12" denboraldian Basakabik itxura aldatuko du eta Maitaneren esku egongo da zein ikasle berri hartuko duen erabakitzea. Bada, nor den nor ezagutzeko bideoak izango ditugu ikusgai, ostiralero, Makusi plataforman!

  • Maitaneren erabakia

    Maitaneren erabakia. Argazkia: Makusi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Maitaneren erabakia. Nor da nor?" atala ostiral honetan estreinatuko da MAKUSIn, Basakabik ateak zabaldu aurretik, eta ostiralero atal berri bi jarriko dira ikusgai, azaroaren 7ra arte.

Jakina da Maitanek erabaki bereziak hartzeko abilezia duela, baina oraingoan zergatik hartzen dituen jakiteko aukera izango dugu. Psikologo bat lagun duela, ikasle guztiekin batuko da, banan-banan, horietako bakoitza hobeto ezagutzeko. Zalantzak, barreak, urduritasuna eta liskartxoren bat ere ikusiko dugu fikziozko eduki berezi hauetan.

Nondik dator Gaizka? Zergatik doa Maren Basakabira? Edota Karla, horren familia onekoa izanda. Espedienteak ondo irakurri eta aztertzeko aukera izango du Maitanek, baina ondo gorde beharko ditu, sekretu eta informazio ugariko dokumentuak baitira.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn! Eta ezagutu itzazu denboraldi honetako pertsonaia guztiak!

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena