Gailurra Xtreme: Lasterka eta lehian arituko diren lehiakideen informazioa
Gasteiztarra da, 29 urte ditu eta umeei atletismoko eta triatloiko klaseak emateaz gain, sorosle gisa aritzen da udan. Ez du sekula mendi lasterketetan parte hartu; gehienbat, triatloietan aritu da eta hainbat Iron Man egin ditu munduan barrena.
Zerbait pentsatzen baldin badu, isiltzen ez den horietakoa da eta irmo egiten du aurrera. Pazientzia handia du eta gauzak atera arte, hor dirau ekinean.
Arrate, 29 urteko gasteiztarra: ‘Nire ahulgunea burua izan daiteke’
Arrate Mintegui gasteiztarra da eta 29 urte ditu. Umeei atletismo eta triatloi ikastaroak ematen dizkie. Udan soroslea da. Indarberritzeko ahalmena duela dio.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa