Gailurra Xtreme: Lasterka eta lehian arituko diren lehiakideen informazioa
Donostiarra da nahiz eta orain Azkoitian bizi, 52 urte ditu eta idazkaria da Donostiko enpresa batean. Korrikalari sutsua da, eta, besteak beste, 23 maratoi egin ditu asfaltoan. Bestalde, Zegama-Aizkorri eta Marimurumendi mendi lasterketak ere burutu ditu.
Bere hitzetan, distantzia luzeak ditu gogoko eta 'diesela' omen da. Egoera guztietara moldatzen dakien pertsona gisa definitzen du bere burua. Ezin du izerdi usaina jasan eta emakumeen alde egitera dator, bere ustez, egoskorragoak direlako.
Ana, 23 maratoi egin dituen donostiarra: ‘Diesela naiz’
Anak 52 urte ditu eta donostiarra da, Azkoitian bizi den arren. Asfaltoko 23 maratoi egin ditu eta mendi lasterketetan ere parte hartu izan du. Presioa gorroto duela dio.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa