Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren bigarren etapa | EITB Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

etapa 2
  • Ana
  • Maialen
  • Auxkin
  • Beronika
  • Ane
  • Aierdi
  • Amaia
  • Iñaki
  • Apalantza
  • Kalderete
  • Larra
  • Nagore
  • Pata
  • Unai
  • Xabier
  • Irantzu
  • Iban
  • Txomin
  • Ione
  • Tanit
  • Edurne Edurne
  • Arrate
0:32

2. etapa Arinsal-Tavascan

distantzia
43,2 km
desnibel positiboa
3.490 m+

La Massanako Arinsal herritik abiatuko gara bigarren etapan. Tavascan helmuga duen ibilbide honetan, 43 kilometroko distantzia burutu beharko dugu. Herritik abiatu eta 6 kilometrora, garaiera altuenera igoko gara, 2.756 metrora hain zuzen ere, Andorrako ComaPedrosa mendi adierazgarri eta ikusgarria inguratuz. 3.000 metrotik gertu ditu mendi honek, eta bertan, nahikoa elur aurki daiteke, eta beraz, egoerak hala eskatzen badu, kranpoiak erabili beharko ditugu.

Bertatik, 13 kilometro egin beharko ditugu beheraka Areu herrian kokatzen den ‘Gailurra Xtreme’ko anoa posturaino. Segidan, beste 3 kilometroko jaitsiera bati egingo diogu aurre, eta bailara bien tartean, 2.250 metroko mendi bat igaro beharko dugu. Behin gailurrera iritsita, Boldis Sobira herrira doan ibilbidea hartuko dugu; bitxikeria gisa, herri honetan 8 herritar soilik bizi dira; 32,5. kilometroa izango da honakoa. Ondoren, 5 kilometroko jaitsiera dugu aurretik, Lleidako Pirinioetan barrena, lehiakideek helburu duten Tavascan herrira iritsi arte.

profila etapa2

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena