Eskamak Kentzen telesaileko pertsonaiak | EITB Eskamak Kentzen
Kontserba-lantegiko gazteena da Malen. 21 urte ditu eta bost daramatza lantegian. Adin-tarte handia egonagatik, primeran konpontzen da lantegiko zaharrenekin, batik bat Garbirekin.
Ez du bizimodu erraza izan. Hala ere, beti du jarrera positiboa egoera guztien aurrean, baita gauzek oso itxura txarra hartzen dutenean ere.
'Eskamak Kentzen'eko gazteenaren papera Amaia Irazabalek egingo du
Malen da eskabetxerako langilerik gazteena. Eta adin tarte handia badago ere, primeran konpontzen da besteekin, batik bat Garbirekin. Ligatzeko kontuekin ibiliko dira biak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa