Eskamak Kentzen telesaileko pertsonaiak | EITB Eskamak Kentzen
Mari Karmen, edo Karmentxu, Itsasoren ama eta Maiteren alaba da. Denetik saltzen du herriko kaian daukan denda txikian.
Alargundu zenetik, gogor lan egin izan du alabari ikasketak ordaindu ahal izateko, eta harro dago Itsasok lortu duenarekin. Baina bere sentimentuak adieraztea kostatu egiten zaio.
Bere amarekin, Maiterekin, bizi da. Beti hura zaintzen arituko da (kontuz honekin, hartu hori...) eta txakurra eta katua bezala ibiliko dira.
Karmentxu ama eta alaba lotu ezinik ibiliko da beti!
Loli Astorekak Mari Karmen edo Karmentxuren papera egiten du "Eskamak Kentzen" telesailean. Itsasoren ama eta Maiteren alaba da, eta nahikoa lan izango du bi horiek kontrolatzen!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa