Eskamak Kentzen telesaileko pertsonaiak | EITB Eskamak Kentzen

Eskamak kentzen

Xole
Xole
Elena Irureta

Kontserba-lantegiko nesken liderra da Xole. Burugogor xamarra da: gauzak bi modutara egin daitezkeela uste du, berak esan bezala edo gaizki. Horrez gainera, odolak oso erraz irakiten dio eta herrian denek ezagutzen dute Xoleren genio bizia.

Izan ere, ingurukoak babesteko beharra sentitzen du beti. Seme-alabak etxetik joan zaizkio eta, orain, lantegiko neskak babestea da bere helburua.

Etxean, berriz, Andres senarra da bere arazoa. 55 urterekin erretiroa hartu du eta etxean sartuta bizi da orain. Lehen, Andres itsasoan lanean zebilenean, bakardadea eta askatasuna, biak sentitzen zituen Xolek. Orain berriz, ez dago bakarrik, baina batzuetan traba egiten dio senarrak.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
1:45

Xole, eskabetxerako liderra, aurkeztu digu Elena Iruretak

'Eskamak Kentzen' telesaileko kontserba lantegiko langile zaharrena da Xole, Elena Irureta aktoreak esan digun bezala. Liderra da eta ama bat bezala zaintzen ditu gainerako guztiak.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena