Eskamak Kentzen telesaileko pertsonaiak | EITB Eskamak Kentzen

Eskamak kentzen

Matias
Matias
Alberto Berzal

Matias arrantzalea da, itsasora lanera joandako herriko azken gazteetako bat. Aita hil zenean haren ontzia gidatzeko ardura hartu zuen, eta ontziko gainerako arrantzaleen errespetua irabazi du dagoeneko. Bere lanarekin, eta batik bat, itsasoarekin erabat maiteminduta dago, askatasuna ematen diolako.

Hamar urte baino gehiago daramatza Elenarekin eta, elkarrekin bizitzera joan direnean, Itsaso agertu da. Gaztetxoak zirenean Itsaso Matiasekin maiteminduta zegoen eta orain berriz ere maitemintzen hasiko da. Matiasek, berriz, gustuko du Itsasorekin jolas egitea, baina ez da ausartzen Elenarekin duen harremana mozten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matias, 'Eskamak Kentzen'eko 'aparejua'!

Alberto Berzal Matias izango da "Eskamak Kentzen" telesailean. Itsasoren eta Elenaren artean ikusiko dugu herriko arrantzale prestua; "aparejua" Karmentxuk definitu duen bezala.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena