Eskamak Kentzen telesaileko pertsonaiak | EITB Eskamak Kentzen

Eskamak kentzen

Itsaso
Itsaso
Barbara Goenaga

Herrian jaio eta hazi bazen ere, kanpoan pasa ditu azken urteak Itsasok. Unibertsitate pribatu batean ikasi zuen, master bat egin zuen eta New Yorkeko enpresa batean lanean aritu izan da. Baina hankasartze baten ondorioz, milioiak galdu arazi zizkion enpresari, eta lanik eta senargairik gabe gelditu da.

Beraz, amaren etxera itzuli behar izan du eta kontserba-lantegian kontuak eramaten hasi da. Aspaldiko lagunak eta ezagunak, aspaldiko maitasun platonikoak... guzti horretara itzuli beharko du berriz ere, nahiz eta, hasiera batean behintzat, bere helburua kanpora lanera joatea izango den.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Itsaso, hiri handitik herrira itzuliko den sorpresaz betetako neska

Barbara Goenaga aktoreak egiten du Itsasoren papera "Eskamak Kentzen" telesailean. Aktoreak berak kontatzen digu Itsaso nor den eta herrira iritsitakoan nolako harremanak izango dituen.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena