EITB Kultura | EITB

Eitb Kultura

08:18

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

June Crespo artistaren "Helmets" lana, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EITB MEDIA

Halaber, Dena taldea, Eñaut Gaztañaga eta Amorante gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du programak.

  • ''EiTB Kultura'' saioa

    "EiTB Kultura" saioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean "EiTB Kultura" saioak June Crespo artistaren lana ezagutuko du, "Helmets" izeneko erakusketa aurkeztu baitu Gasteizko Artium museoan.

Horrez gain, Dena musika taldea ere ezagutuko du saioak Ondarroan. Aurten eman dute beren burua ezagutzera Ezer esateko lehen diskoarekin.

Ondoren, Eñaut Gaztañaga musikagile eta ekoizlearen liburu, disko eta pelikula kuttunak ezagutuko dituzte.

Eta bukatzeko, Amorante musikaria entzuteko aukera eskainiko da, izan ere, Bat edo Hiru diskoa kaleratu du udazken honetan.

"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta 01:00etan ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere jarraitu daitezke.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena