12:15

boxeo izarrak

00:10ean

Pisu arineko munduko txapelketa bikaina, ostiraleko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Gervonta Davis eta Isaac Cruz aurrez aurre izango dira, munduko gerrikoa jokoan.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea.

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiraleko "Boxeo Izarrak" saioan, Gervonta Davis eta Isaac Cruz ikusiko ditugu aurrez aurre munduko gerrikoa jokoan dagoela. Davisen zenbakiak harrigarriak dira. 25 borrokaldi egin ditu eta bat izan ezik beste guztiak k.o bidez irabazi. Gainera, hiru pisutan izan da munduko txapeldun. Cruz mexikarrak 22 garaipen ditu, galdutako bat eta berdindutako beste bat. Pittbull bere goitizenak argi adierazten du nolakoa den bere boxeoa. Norgehiagoka ikusgarria.

Bigarren borrokaldian, Manuel Rey Rojas eta Tyler McCreary ikusiko ditugu. Ez dute palmares harrigarririk, baina boxeolari gogorrak eta menderagaitzak dira. Hirugarren borrokaldia, berriz, Mazlum Akdenizek eta Arturo Bustamantek jokatuko dute. Akdeniz kanadarrak orain arte 14 neurketak irabazi ditu.

Bukatzeko, Batyr Jukembayev eta Juan Jose Martinezen artekoa. Kazhastango boxeolariak 18 garaipen eta galdutako borrokaldi bakarra dauka.

"Boxeo Izarrak" ostiral honetan izango da ikusgai 00:10ean ETB1en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena