boxeo izarrak
00:35ean
Horrez gain, Xander Zayas eta Eric Puente boxeolari gazteak ezagutuko dituzte.
Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak".
Informazio gehiago (1)
Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak Sebastian Fundorak eta Sergio Garciak abenduaren 5ean Los Angelesen jokatutako munduko txapelketarako kanporaketa eskainiko du. Fundorak, ia bi metro neurtzen ditu, baina 69 kilo emateko ahalmena. Hori dela eta, arerio zitala da edozein boxeolarirentzat. Torrelavegako Sergio Garciak orain arteko 33 neurketak irabazi ditu eta aurreneko esperientzia biziko du Estatu Batuetan. Garaipenak ate guztiak zabalduko lizkioke.
Norgehiagoka honen ondoren, Xander Zayas gaztearen azken bi borrokaldiak zuenganatuko ditugu. Mutil honek 19 urte baino ez ditu eta bere boxeoak zaleak txundituta ditu. Orain arteko neurketa guztietan izan da garaile, gainera, sekulako erakustaldiak emanez. Azken borrokaldian beste boxeolari gazte bat ezagutuko dugu: Eric Puente, lau borrokaldi egin eta denak irabazi dituen mutila.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:35ean ETB1en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa