09:22

boxeo izarrak

00:05ean

Bitan txapeldun olinpikoa izandako Lomachenko, gaurko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Vasyl Lomachenko ukraniarraren eta Nakatani japoniarraren arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

  • Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuko du ''Boxeo Izarrak''.

    Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuko du "Boxeo Izarrak".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak Vasyl Lomachenkoren azken borrokaldia eskainiko du. Boxeolari ukrainar honek zenbaki harrigarriak lortu zituen afizionatu mailan: 396 garaipen eta galdutako borrokaldi bakarra. Bitan lortu zuen urrezko domina Joko Olinpikoetan. Gainera, Munduko Txapelketetan, beste bi urre eta zilar bat eskuratu zituen. Profesional legez, 13 aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Beraz, lorpen ikaragarriak. Nakatani japoniarraren aurka egindako azken neurketa zuenganatuko dugu emanaldi honetan.

Bigarren borrokaldia Richard Commey munduko txapeldun ohiaren eta Jackson Mariñezen artekoa izango da eta hirugarrenean Xander Zayas gaztea ikusiko dugu. 19 urte baino ez ditu, egindako norgehiagoka guztietan nagusitu da eta bere boxeatzeko erak zaleak txundituta ditu.

"Boxeo Izarrak" ostiral honetan izango da ikusgai 00:05ean ETB1en.

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena