08:45

boxeo izarrak

Boxeo

Jon Fernandezen azkeneko borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Adrien Bronerren eta Carlos Molinaren arteko norgehiagoka ere izango da ikusgai.

  • boxeo izarrak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Jon Fernandezek joan den larunbatean Bilboko La Casillan jokatu zuen txapelketa eskainiko du oso-osorik. Etxebarriko boxeolariak sekulako erakustaldia eman zuen Mikael Mkrtchyan armeniarraren kontra, berriro ere bere maila erakutsiz. Gainera, bi boxeolarien iritziak ere jasoko ditu saioak.

Bigarren norgehiagoka Adrien Bronerrek eta Carlos Molinak egingo dute. Broner boxeolari ikusgarria dugu. 24 urte bete baino lehen, hiru pisutan izan da munduko txapeldun.

Azkenik, O'Hara Davies britainiarra ikusiko dugu, Andy Keatesen aurka egindako neurketan.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena