Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB

Biba Zuek

07:35

Biba Zuek

18:00etan

Kerman Lejarraga boxeolaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Bizipoza proiektuaz arituko dira.

  • Kerman Lejarraga boxeolaria.

    Kerman Lejarraga boxeolaria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, Kerman Lejarraga Morgako errebolberra izango dute "Biba Zuek!"eko saioan gonbidatu. Ibilbide oparoa du boxeolariak, hainbat aldiz munduko txapelketak irabazi dituelako. Azken orduko albistea da, Charrat aurkariarekin ez dela akordio batera iritsi eta, beraz, bertan behera geldituko da jendea hainbeste denboran itxaroten egon den borrokaldia.

Lehen orduan Bizipoza proiektua izango dute hizpide, hain zuzen ere, gaixotasun arraroak edo ezintasun handiak pairatzen dituzten ume zein familiei babesa eta laguntza eskaintzeko ekimena. Gure nahiak eta Gure señeak elkarteek "Izan gure lagun" abestia argitaratu dute, Onintza Enbeitaren letra eta Alex Sarduiren ahotsarekin. Platoan, Gure señeak elkarteko kideak eta abestiaren sortzaileak izango dituzte.

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus.en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena