Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB

Biba Zuek

13:02

Biba Zuek

18:00etan

Oskar Lasa pilotari ohia eta Agustin Ezenarro kazetaria, gaur, "Biba Zuek!"en

EiTB

Horren aurretik "Herri txiki, infernu handi?" gaia jorratuko dute oso herri txikietan bizi diren bizilagunekin.

  • Oskar Lasa pilotari ohia.

    Oskar Lasa pilotari ohia. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur arratsaldean "Herri txiki, infernu handi?" gaia jorratuko du "Biba Zuek!" saioak gonbidatuekin. Oso herri txikitan bizitzearen alde onak eta alde txarrak azalduko dituzte platora gerturatuko diren gonbidatuek.

Saioaren bigarren parteko gonbidatuak bi izango dira oraingo honetan: Oskar Lasa pilotari ohia eta Agustin Ezenarro kazetaria eta aurkezlea. Astearteetan ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izaten den "Itzulera" saioan hartzen dute parte; Ezenarro aurkezle lanetan dabil, eta Lasa, bere aldetik, parte-hartzaileetako bat da,  beste hainbat kirolarirekin batera.

Saioa borobiltzeko goi mailako kolaboratzaileak izango dira platoan: Ana Goitia, Jon Artano eta Jon Garate.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena