Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
"Mobidak beharrezkoak dira. Ni ez naiz inoiz ixiltzen"
Hiritar totala da Tania Gasteizen dagoenean. Asko gustatzen zaio apaintzea, takoiak janztea eta makillatzea. Baina Burgosera, aitona-amonen herrira, joaten denean erabat ezberdin portatzen omen da: ez du txandala kentzen.
Neska alai eta jatortzat du bere burua. Horrez gainera, oso gardena dela dio. Une oro pentsatzen duena esaten du; askotan ondorioak neurtu gabe, ordea, eta liskarrak izaten ditu. Baina bere ustez, "mobidak" beharrezkoak dira bizitzan eta eztabaidatzea gustatzen zaion zerbait da.
Horrelakoetan, gainera, "show"-ak ematen omen ditu. Eszenatoki batean balego bezala aritzen dela esaten diote lagunek.
Lehiatzeari dagokionez, galtzea ez du batere gustuko. Norbaitek esaten badio zerbait ezin duela egin, askoz gogo gehiago jarriko du egiteko. Bere buruari erronkak jarri eta betetzen dituen horietakoa da. "Esfortzua mentala da. Sinesten baduzu egin ahal duzula, egingo duzu".
Baina norbaitek aginduak ematea ez du oso ongi jasaten. "Irakastea bai, baina tonu onean eta errespetuz". Hala ere, nahiago du bera lider izatea, beste lider bati kasu egitea baino.
Tania Llanos kaletar gasteiztarra, izaeraz ''txonia'' eta janzkeraz ''pija''
Tania Llanos kaletarrak 20 urte ditu eta gasteiztarra da. Dioenez, "txonija" da, izaeraz "txonia" eta janzkeraz "pija" edo aberaskumea. Showa gustatzen zaio, eta gustuko du guztiak berari begira egotea. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Asier bermeotarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa