Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Svetlana Baeva
Sveta
Adina:28 urte
#-profesion-#: Idazkaria zuzenbide-bulego batean
Lekua: Errusia/Basauri
Svetlana Baeva

"Nire euskara maila hobetzera nator "Baserria" saiora"

Duela hiru urte etorri zen Errusiatik Euskal Herrira, bere mutila bertakoa baita, eta euskal kulturarekin maitemindu zen. Euskara ikasten hasi zen eta gaur egun, B2 maila dauka. Hobetzen jarraitu nahi du.

Svetlanak dakizkien bost hizkuntzetako bat da euskara. Errusiera, gaztelania eta ingelesa ere hitz egiten ditu eta txinera ikasten aritu zen. Itzultzailea da izatez, nahiz eta gaur egun idazkari lanetan ari den.

Izaeraz, emakume goxoa, alaia eta hiztuna da. Jendea ezagutzea gustatzen zaio eta beti dago laguntzeko prest. "Nik laguntza beharko banu ez nuke lotsarik izango eskatzean eta nirekin berdina egitea gustatuko litzaidake".

Eztabaidak, ordea, ez ditu batere gustuko. Aurreko edizioko Axun du erreferente: "bera bezala, ez nintzateke sartuko eta lasai egotea gustatuko litzaidake". Hala ere, zerbait gustuko ez badu, esan egingo du. Izan ere, bere ustez, "derrigor hitz egin behar da momentuan momentukoa, ondoren arazo handiagoak ez izateko".

Egin beharreko probei dagokionez, bere ustetan, talde lanik ez badago, lehiaketa onik ez dago. Kasu batzuetan, gainera, lidergoa hartzeko prest egongo litzateke. "Beti ere egoera kontrolatzen badut", dio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
1:08

Svetlana Baeva ''Sveta'', euskal kulturaz maiteminduta dagoen kaletar errusiarra

Svetlana Baevak 28 urte ditu eta, Moskukoa den arren, Basaurin bizi da. Euskal kulturaz maitemindu da. Bikote lasaia nahi du "Baserria"n. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Zigor azkoitiarra izango du bikote.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena