Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Izaskun Ezkurra
Izaskun
Adina:47 urte
#-profesion-#: CAFeko lagilea
Lekua: Altzaga
Izaskun Ezkurra

"Bihotz gogorra daukat, baina umeak dira leuntzen nautenak. Nire puntu debila dira" 

Izaskun Ezkurra baserrian bizi izan da txikitatik. Ezkondu eta Ordiziara joan zen, txalet batera. Baina baserria faltan botatzen zuen, eta duela zazpi urte, Altzagara joan zen. Han, baserrian bizi da senarrarekin, eta 19 eta 17 urteko alaba eta semearekin batera. 

Baserriko lan gehienak berak egiten dituanimaliak zaindu eta mantentze lanak. Semeak eta senarrak laguntzen diote tarteka. Baina ez da baserritik bizi, CAFen egiten du lan, erreleboka, eta denbora duenean egiten ditu lanok. Hori bai, haziendari egunero ematen dio jaten. Animaliak zaintzea gogoko du; zaldiak, behiak, untxiak, ahuntzak, oilaskoak, katuak, txakurrak… Bestalde, itxiturak egiten ditu, zelaiak garbitu, eta traktorearekin eta makineriarekin ere ondo moldatzen da. 

Pertsona alaia da, baina bihotz gogorrekoa. Izaera gogor hori leuntzen dioten bakarrak umeak dira. Seme-alabekin harreman estua du, "gaueko tertuliak, dugun komunikazioa, harremana... oso berezia da. Goxoa da. Nire on eta offa dira", dio. 

Pertsona umilak gustatzen zaizkio, harroputzak bat ere ez; "Jende sanua, handikeria ez dutenak". Bestalde, oso lehiakorra da eta ez zaio galtzea gustatzen. Zaldi lasterketetan aritzen da, eta dena ematen du, beti.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
0:40

Izaskun Ezkurra, baserriko lanak berak bakarrik egiten dituen altzagarra

Izaskun Ezkurrak 47 urte ditu eta Altzagako baserri batean bizi da. Bera bakarrik arduratzen da baserriko lanaz. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Nai durangarra izango du bikote.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena