Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
"Etxekoei porsako emateko joan nahi dut baserrira. Neskek ere balio dugu baserriko lanak egiteko"
Aitziber Martiarena jaiotzez irundarra da, baina Iruran bizi da bikotekidearekin duela sei urtetik. Baserrian jaio eta hezitakoa da, eta egunero joan beharra du familiaren baserrira, "bestela ito egiten naiz", haren hitzetan. Familia guztia du baserritarra; gurasoak eta bi anaiak. Hiru anai-arrebetatik erdikoa da bera, eta nagusiena, Unai Martiarena, bigarren edizio honetako baserritarra ere bada.
Familiari asko laguntzen dio. Gehienetan amarekin egoten da baratza eta landareak zaintzen, baina animaliekin ere abila da; behiak, ahuntzak, zaldiak… Etxean, haragi esplotazioa dute, eta makinekin ez omen da anaiak bezain trebea.
Kamioien mekanikoa da lanbidez. Zaletasunen artean, berriz, motorra duen oro gustuko du. Motoak eta rallyko autuak, esaterako, asko gustatzen zaizkio.
Alaia da, eta ez du alboan pertsona negatiborik nahi. Pazientzia gutxi du eta eztabaidetan azkar pizten da; "tximu bat bezala defendatzen naiz" dio. Hori bai, badaki gaizki eginikoak onartzen. Ez da isilik gelditzen den horietakoa; "barruan dudana esan egiten dut ahal den guztietan".
Lehiakorra da, bere buruari asko exijitzen dio, eta bigarren edizio honetan "dakien guztia" egingo du. Aurreko edizioan, anaiek kaletar gisa aurkezteko esan omen zioten. Alabaina, baserritartzat du bere burua, eta neskak baserriko lanetan ongi moldatzen direla erakutsi nahi du.
Aitziber Martiarena, baserria habitat natural duen irundarra
Aitziber Martiarenak 25 urte ditu eta Irungoa da. Dioenez, baserria da bere habitat naturala. Unai Martiarena Goienetxeatearren taldeko baserritarra bere neba da. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Iñigo zumarragarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa