Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Eduardo Pascual Montero
Edu

FABORITOA

Adina:25 urte
#-profesion-#: Kaletarra
Lekua: Bilbo
Eduardo Pascual Montero

"Baserrian nire itxura zaintzen saiatuko naiz"

Eduardo euskara ikasten ari da eta bere maila hobetzeko aukera ikusi du "Baserria" saioan. 25 urte ditu, eta egun, Bilbon bizi den arren, 18 urtera arte Burgosen bizi izan da.

Zuzenbide ikasketak ditu Eduardok. Arropa erostea biziki atsegin du. Izan ere, bere itxura zaintzen du. Pop eta reggaeton musikak ere asko gustatzen zaizkio, eta Disneyko filmen zale amorratua da.

Pertsona mainosotzat du bere burua, irekia da eta apur bat berekoia. Pelutxezko hartzatxoen bilduma egiten du eta realityen zale sutsua da. Irabaztera dator "Baserria" saiora.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
1:17

Edu Pascual, bere euskara hobetzeko asmoz datorren kaletar bilbotarra

Edu Pascualek 25 urte ditu eta kaletar bilbotarra da. Bere itxura zaintzea asko gustatzen zaio, eta "Baserria"n ere horretan saiatuko da. 18 urte zituela joan zen Burgosetik Bilbora bizitzera, eta saioa euskara hobetzeko aukera ona izango dela uste du. Ondo pasatzea, irabaztea eta mutil dotoreren bat aurkitzea izango da saioan bere helburua. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Ibai Alberdi baserritar aretxabaetarra izango du bikote.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena