Baserri eta Txankarra: Lekeitioko bi arrantzale erretiratu, bizipen berrien aurrean | EITB Baserri eta Txankarra

Baserri eta Txankarra
Lekeitio, 1949
Daniel Robles izenez, eta 'Txankarra' ezizenez ezaguna den lekeitiar itsasgizon barea da 'Baserri'ren lagun mina.
Informazio gehiago (1)
Daniel Roblesek (Lekeitio, 1949), Txankarra ezizenez ezaguna, bizitza guztia eman du itsasoan.
Baserri argala bada, Daniel lagunarekin alderatuta, lodikoeteena da. Lekeitiarra, 1949. Urtean jaiotakoa, honek ere bizitza guztia eman du itsasoan. Manuel Zatika 'Baserri' zazpi urte zituela ezagutu zuen eta ordutik, bien arteko harremana ez da eten. Manu jubilatu erretxin atsegina den bitartean, Dani laisagoa da. Baserriren hasearrealditxoak baretzen ditu. Ez ditu gauzak bi aldiz pentsatzen eta ez dio ezetz esaten gauza berriak probatzeari. Jolas-parkeetako atrakzioetan igotzen, esaterako, bere laguna baino ausartagoa da.
Marikarmenekin ezkondu zen orain dela 50 urte gutxi gora behera, baina harekin baino denbora gehiago ibiltzen da bere adiskidearekin. Emazteak hondartzara joan behar duela? Baserrirekin denbora gehiago pasatzeko aprobetxatuko du Txankarrak.
Atsegin handiz zaintzen ditu bilobak eta andreari etxekolanetan laguntzen denbora dezente igarotzen du.
Harrigarria badirudi ere, eztei bidaia Donostiara egin zuen eta ez da sekula Bartzelona, Kanariar Uharteak edo Almeriara baino haratago joan.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar