Bagoaz ETB1: Goazen saileko aktoreak bilatzen dituen saioa | EITB Bago!az

Bago!az

22:25

Bago!az

3. EDIZIOA

Dánae Riaño, 'Bago!az'en 3. denboraldiko garailea!

Agurtzane Aramendi

Irungo gaztea lau aldiz izan da gaueko irabazlea lehiaketan parte hartu duen denbora guztian zehar eta finalean egindako bi emanaldietan ere artista bikaina dela erakutsi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dánae Riaño izan da 'BaGo!az' lehiaketako hirugarren edizioko irabazlea eta, beraz, 'Go!azen' telesaileko hurrengo denboraldiko aktoreetako bat izatea lortu du. Irungo gazteak behin baino gehiagotan erakutsi ditu bere dohainak lehiaketak iraun duen bitartean. Finalean ere, apustu arriskutsua egin du eta ongi atera zaio.

Etorkizun handiko hiru neska iritsi dira 'Bago!az'eko final honetara: Andrea García, Eider Etxeandia eta Dánae Riaño. Hirurek oso emanaldi hunkigarriak egin dituzte gaueko lehen zatian. Queen taldearen 'Somebody to love’ abestu du Andreak, Ken Zazpi taldearen 'Gernikan' aukeratu du Eiderrek eta Beyonceren 'Love on top' oholtzaratu du Dánaek.

Lehen zatiaren ondoren, Andrea eta Dánae aukeratu ditu epaimahaiak azken duelurako. Biek ala biek zeukaten onena eman dute azken abesti horretan. Beyonceren 'Listen' aukeratu du Andreak eta Christina Aguileraren 'The voice with in' izan da Dánaeren aukera. Aukera arriskutsuak izan dira biak eta azkenik epaimahaiak Dánaeri eman dio garaipena.

Olloki izatetik irabaztera

Dánae Riaño ez zen lehiakide gisa sartu 'BaGo!az'en hasiera batean. Castingean ez zuten lehiaketarako aukeratu, baina bai Andoni Ollokiegiren hautagaietako bat izateko. “Olloki” deitutakoek duelu bat jokatu behar izan dute astero puntu gutxien jasotako lehiakidearen aurka. Zazpigarren atalean izan zuen bere aukera Dánaek; Aitzol Barbariasen aurkako duelua irabazi eta lehiara sartu zen.

Harrez gero, ez da nolanahiko lehiakidea izan! Lehiakide gisa aritu zen lehen hiru saioetan punturik gehien eskuratu zuen Irungo gazteak: Alex Sarduirekin Rapunzelen paperean sartu ondoren, Yleniarekin Lady Gagarena egin zuenean, Maria Amolategirekin 'If I ain’t got you' abestutakoan. Finalaurrekoan ere bera izan zen garaile, Nerea Gorritirekin Whitney Houstonen 'I have nothing' kantatu ostean.

Epaimahaikoak askotan harritu ditu neska honek oholtza gainean daukan jarrerak, 16 urte soilik baititu. Oraindik, hasi bakarrik egin da, baina ziurtasuna nabari zaio oholtzan zein kameren aurrean. Finalerako ere oso abesti zailak aukeratu ditu; tonu aldaketak dituztenak eta gora-behera ugarikoak. Arriskatu egin du, "erronkak aurkeztu nahi zituelako", eta bikain gainditu du azterketa.

Aurtengo udan, 'Go!azen 6.0' telesaileko pertsonaia baten papera jokatu beharko du. Hori da 'BaGo!az' saioko garaile izateak eman dion saria. Beraz, udan eta udazkenean izango dugu Dánae Riañoren berri.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena