Asko maite zaitut Zuhaitz Gurrutxagak ETB1en aurkezten duen saioa | EITB Asko maite zaitut
Asko maite zaitut
Omenaldia
A.A. | EiTB
Segura Irratian entzule izan dituenek omenaldia egin diote 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez.
Informazio gehiago (2)
Segura Irratian 40 urtetik gora esatari lanetan aritutako Maria Jesus Telleriak entzuleen omenaldia jaso du 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez. 'Kalejira' irratsaioa aurkeztu zuen hainbat urtetan, eta entzuleak lagun bilakatzea lortu zuen.
'Kalejira' saioaren ardatza entzuleen deiak izan ziren urte askotan. Gipuzkoako herri askotatik deitzen zuten irratsaiora, eta horietako batzuek astero egiten zuten deiren bat lagunak agurtzeko, norbaiti urtemuga zoriontzeko eta abar. Batzuk, gainera, elkar ezagutzera iritsi ziren, Segura Irratiari eta Maria Jesus Telleriari esker, eta lagunarteko harremana egin zuten.
Maite Zubelzo eta Juanita Lopetegi buru zituztela, omenaldi berezia egin nahi izan diote Maria Jesusi entzule horiek guztiek. Eta, azkenean, kamera ezkutuan oparitutako tarta norena den jakin ahal izan du Maria Jesusek. Beasaingo Igartza jauregi ondoko jatetxean kafe bat hartzeko gelditu da entzuleetako batekin, eta ahots batek gidatuta, jauregiraino joan behar izan du. Han begiak itxita sartu da, eta zapia kentzean, entzule eta lagun dituen guztiak ikusi ditu. A zer ezustekoa! Maite dutela eta "eskerrik asko" esan diote lagun guztiek.
lagun guztiek. lagun guztiek.EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa