Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak
Aretxabaletan jaio zen Martxe eta FAGOR enpresan hasi zen lanean. 30 urterekin Madrilera bidali zuten eta garai honetan hasi zen pintura ikasten. Espainiako hiriburuko Peña akademian eta Escuela de Artes y Oficios-en ikasi zuen; Círculo de Bellas Artes-era joaten zen eta hainbat ikastaro egin zituen. Ondoren, Euskal Herrira itzuli zen eta hotel bat zabaldu zuen bere senarraren laguntzarekin.
Hala ere, margotzen jarraitu zuen. Hainbat lehiaketatan parte hartu izan du urte hauetan guztietan eta sariak ere eskuratu ditu. Bere lanak erakusketa ugaritan egon dira ikusgai eta noiz edo noiz enkarguren bat egin izan diote.
Telebista saio honi esker jendeak artea gehiago apreziatuko duela espero du.
Martxe Arana aretxabaletarra: ‘Nire pintura figuratiboa da’
Martxe Aranana aretxabaletarrak 76 urte ditu eta Donostian bizi da. Madrilen margolaritza ikasi zuen. Abstrakziorako joera dute bere margolanek.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa