Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak
6 urterekin hasi zen margotzen eta gaztetxoa zenean Joaquin Resano izan zuen irakasle. Erreferentea izan da Resano Mariarentzat, bai margotzeko teknikengatik baita mundua ikusteko moduagatik ere.
18 urterekin Arte Ederrak ikasteko beka bat eskatu zuen. Granadan hasi zituen ikasketak eta Santiago de Chilen amaitu zituen. Ondoren, munduan zehar ibili zen: Irlandan, Italian... Ahal izan duen leku guztietan ikastaroak egin ditu, lehiaketetan parte hartu du...
Azkenik, Iruñan bota ditu sustraiak. Gaur egun, pintura eskolak ematen ditu hainbat zentrutan eta bestelako arte proiektuetan ere aritzen da: big datari kolorea ematen adibidez.
Maria Goñi: ‘Artearen mugak apurtuak edo gaindituak izateko bakarrik balio dute’
Maria Goñik 34 urte ditu eta Iruñekoa da. Pintura klaseak ematen ditu eta marrazketa sukaldaritzarekin edo arte digitalarekin uztartzea gustuko du.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa