Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak

Bost urte ingururekin pintura akademia batera bidali zuten Beatriz bere gurasoek. Berehala konturatu ziren talentua zeukala eta haurrentzako akademia txiki geratzen zitzaiola. Beraz, aitarekin batera, helduentzako pintura akademiara joaten hasi zen 6 urte zituenean. DBH amaitu zuenean, Durangoko arte eskolan aritu zen eta ondoren Arte Ederren fakultatean ikasi zuen. Duela gutxi, berriz, irakasleentzako formazio master bat amaitu berri du eta lanen bat lortzeko esperoan dago.
Bien bitartean, margotzen jarraitzen du eta hainbat enkargu ere izan ditu. Hitzekin adierazi ezin duen hori margotzen adierazten duela dio berak. Inspiratuta sentitzen denean margotzen du eta edozein euskarri eta teknikarekin ausartzen da: oleoa, akuarela, graffitia edota bideo-proiekzioak egiten ditu.
Utzita eta zaborrez beteta dauden lekuetan aurkitzen omen du inspirazioa askotan. Batzuetan, gainera, hondakinen bat jasotzen omen du bere artelanetan txertatu ahal izateko.
Bere jakintza handitzeko hartzen du parte lehiaketa honetan. Kritikak oso ongi hartzen dituela dio, batik bat, pinturaz benetan dakien pertsonek egindakoak baldin badira; gehiago ikasteko aukera ematen omen dio horrek.
Yoni kanporatu dute finalaren atarian; Maria, Jokin, Idoia eta Bea dira finalistak
Samaniegoko mahastien paisaia margotu dute lehiakideek kaleratze proban
Jokinen gidaritzapean, murala marraztu dute lehiakideek Guardian
Jokinen zirriborroa aukeratu dute ardoa ardatz duen mural bat egiteko
Beatriz: ‘Leku abandonatuak, zaborra eta hondakinak dira nire inspirazio iturriak’
Zortzi artista lehian, gaurtik aurrera, 'Arimaren Margolariak' saio berrian
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar