Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Jose Ramon Celaya
Jose Ramon Celaya
Iñaki Beraetxe

Gerra hasi aurretik, Javierren seme zaharrena udaleko ordezkarietako bat zen. Eta nazionalak altxa zirenean, herrian zeuden faxistak atxilotzeko talde bat antolatu zuen. Atxilotuen artean, Luis Egaña eta Celaya hotelean udako oporrak pasatzen ari ziren hainbat turista zeuden. Gero, Etxegi Bataloiko gudaria ere izan zen. Hori dela eta, Francoren tropek Echegui hartu zutenean, atxilotuetako bat bera izan zen. Ia fusilatu zuten, baina azken momentuan, ihes egitea lortu zuen eta Venezuelara alde egin zuen, andregaia eta familia herrian utzita.

Herrimina gainetik kendu ezinik bizi da, hilero jaso eta bidaltzen dituen eskutitzak dira familiarekin duen harreman bakarra. Baina halako batean, Europara bidali du Eusko Jaurlaritzak misio berezi bat burutzeko eta familia berriz ikusteko aukera izango du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Making of

2:27
AITAREN_ETXEA

Iñaki Beraetxe: 'Garesti ordaindutako kondena izan zen erbestea'

Iñaki Beraetxe aktoreak Jose Ramon, "Aitaren Etxea" telesaileko bere pertsonaia aurkeztu digu. Erbestean, Venezuelan, bizi izan da gerra amaitu zenetik.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena