Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea
Ireneren lagunik onena da Edurne edo Nieves, elkarrekin hazi dira eta gauza asko partekatu dituzte, baina oso ezberdinak dira. Edurne neska tradizionala da, eta Irene baino sineskorragoa, beldurtiagoa eta baldarragoa da. Batzuetan, nahi gabe, barregarria ere suertatzen da. Irenek dituen pentsamenduekin aztoratu egiten da askotan, eta hala ere, banaezinak dira.
Gertukoenek Edurne esaten dioten gaztetxo hau ameslaria da eta bere printze urdina aurkitzea da gehien nahi duena. Orduak ematen ditu amaren dendan lanean, eta irrati-nobelak entzuten. Agian horregatik, Edurne erromantiko porrokatua da.
telebista
Nieves: Lagunik onena izateak dituen ardurak
Nieves Ireneren lagunik onena izango da "Aitaren Etxea" telesailean. Inma Fernandez aktoreak dioen bezala, bera egongo beti Ireneren eta Martinen arteko harremanaren erdian, bikoteari laguntzen.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa