Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea
Luisen emaztea eta Ireneren ama da 50 urteko emakume hau. Emakume tradizionala da, beti senarraren atzean egoten da eta ez du inoiz protagonismorik hartzen.
Bere ilusiorik handiena Irene etxe oneko mutil batekin ezkontzea eta emazte tradizional bilakatzea izango da. Neskatoak buruan darabiltzan ideiak (erromantizismoa, unibertsitatera joatea…), berriz, gaztetako burutazio txoroak direla uste du, adinarekin pasako direnak.
telebista
Olatz Beobide izango da Ireneren ama 'Aitaren Etxea' telesailean
Olatzek berak kontatu digunez, 50eko hamarkadako "etxe oneko" ohiko emakumea izango da Teresa. Sinestuna eta gauzak bere lekuan egotea gustuko duena. Bere mundua senarra eta alabaren artean dago.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa