Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea
Jaiotze agirian Mari Carmen jarri zioten, baina denek Karmele esaten diote. Etxekoek beste bide bat zeukaten buruan berarentzat, hotelean lan egitea adibidez; baina Karmelek bere bizitza profesional propioa egin nahi izan zuen eta herriko lantegian hasi zen lanean.
Bizi duen garairako emakume aurreratua da; ausarta, konprometitua eta oso borrokalaria. Diktaduran bizitzeak ito egiten du eta egoera aldatzeko borroka egiteko prest dago. Horrez gainera, langileen baldintzak hobetzeko mugimenduekin bat egiten du eta, nortasun handikoa denez, bere lantegiko baldintzak, emakumeenak tartean, hobetzeko saiakera ugari egingo ditu. Hala ere, ez da burugabea; badaki non bizi den, kontuz ibili behar duela eta adimenarekin jokatu. Eta gainera, fabrikako gizonezkoek, tarteka, gogoraraziko diote emakumea dela.
Bestalde, Celayatar guztiei gertatzen zaien bezala, familia sentimendua oso garatua dauka. Celayatarrak dira garrantzitsuenak Karmelerentzat, batik bat Inaxio bere bikia; oso harreman berezia du harekin.
telebista
Emakume ausarta da Karmele Celaya, garairako espero zenaren ezberdina
Miren Gaztañagak Karmele Celayaren pertsonaiaren papera jokatuko du 'Aitaren Etxea' telesailean. Oso gustura dago egokitu zaion pertsonaiarekin 'genuinoa eta ausarta' dela dio.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa