Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Inaxio Celaya
Inaxio Celaya
Iñigo Aranburu

Inaxio eta Karmele, Javierren seme-alaba gazteenak dira, 22 urtekoak. Euskal kultura bizirik mantentzea da Inaxioren ardura nagusienetako bat. Ezin du jasan euskarak dituen mugak, eta euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ibiltzen da. Bere burua ere euskara irakasteko prestatzen ari da, eta horretarako, euskaraz idazten ikasi du berak bakarrik, autoalfabetizatu egin da.

Intelektual xamarra da, ia beti libururen bat izango du aldean, eta kulturarekin edozein injustizia borrokatu daitekeela uste du. Gainera, ez da teoria hutsean gelditzen, praktikara eramaten du sinisten duen hori. Tomas lagunarekin eta arreba Karmelerekin batera fabrikako lan-baldintza kaxkarrak salatuko dituen taldea osatuko du, baina bere ikuspuntua ez da lagunena bezain muturrekoa izango. Bakezalea da, bortizkeria gorroto du eta ez da gustura sentitzen Francoren Errejimenaren aurka borrokatzea proposatzen dutenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Aitaren Etxea

0:56
AITAREN_ETXEA

Inaxio Celaya: Euskararen militante bakezalea

Iñigo Aranburuk beteko du 'Aitaren Etxea' telesailean Inaxioren papera. Pertsonaia lasaia eta bakezalea dela aitortu ditu, bera bezalakoa; beraz, oso eroso sentitu da rol hau jokatzen.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena