Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Pilar Unanue
Pilar Unanue
Nagore Aranburu

Juanen emaztea da. Emakume azkarra eta langilea da. Familiarentzat bizi da, eta Celayatarren odolekoa ez izan arren, familiako pertsonarik garrantzitsuenetakoa da. Javier da nagusia eta Juan bere ondorengoa, baina denek dakite Pilarrek izaten duela azken hitza. Zentzu handiz eta ideiak argi dituela jokatzen du beti.

Beste ezeren gainetik, seme-alabak maite ditu. Juanekin duen harremana ere oso garrantzitsua da berarentzat; gertatu zaion onena dela iruditzen zaio: egonkortasuna, maitasuna eta familia eman dizkiolako. Baina batzuetan nortasun handiagoko senarra izatea nahiko luke. Euren artean pasioa baino, erosotasuna dago.

Gerra Zibilak Pilarrengan ere min handia utzi zuten eta haiek azaleratzen direnean, zoriontsu izateari uzten dio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Aitaren Etxea

AITAREN_ETXEA

50eko ohiko etxekoandrea izango da Nagore Aranburu 'Aitaren Etxea'n

Pilar Unanueren papera egingo du. Juanen emaztea eta Martinen ama izango da. Etxeko guztiei babesa emango dien etxekoandrea da Pilar. Bere iritzia kontutan hartzen da, beti baitu argi zer egin.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena