Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Juan Celaya
Juan Celaya
Josean Bengoetxea

Javierren semea da Juan, Pilarrekin ezkonduta dago eta seme-alabak dituzte: Martin eta Ana. Gerra aurretik, berea anaia Jose Ramonekin ibiltzen zen beti, gauza guztien gainetik, lagunak ziren. Baina berak ez zuen Gerra Zibilean parte hartu; anaia idealistagoa zen bezala, berak arazoak ekidin nahi izan ditu beti.

Inoiz ez du ideologia oso markatua izan, ez baitu arazoetan sartu nahi. Juan gizon praktikoa eta zuzena da; agian gris xamarra, baino familia beste ezeren gainetik maite duena, eta oso argi du hotelak aurrera egitea behar beharrezkoa dela, denak ongi bizi ahal izateko.

Juanek bizimodu lasaia nahi du, horregatik nahiago du politikaz hitzik ez egin.

Horrez gainera, gizon leiala, prestua eta arduratsua da. Bere gain hartzen ditu zama guztiak txintik esan gabe, nahiz eta horietako batzuk oso astunak egingo zaizkion denborarekin. Langilea, sinestuna, formala eta seme-alabekin zorrotza da. Bizitzan zerbait izatera iritsi daitezela nahi du eta berak jaso dituen balore berberak transmititzen saiatzen da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Aitaren Etxea

0:57
AITAREN_ETXEA

Josean Bengoetxea izango da Juan, Martinen aita, 'Aitaren Etxea'n

Juan Celayaren papera egokitu zaio Josean Bengoetxeari; Javierren semea eta Martin protagonistaren aita. Gizon lasaia baina despistatu xamarra da Juan, ahal duen moduan aurrera egiten saiatzen dena.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena