Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea
Juanen eta Pilarren 18 urteko semea da Martin Celaya. Gerra eta gorrotoa zer diren jakin gabe, Martin zoriontsu hazi izan da Echegui arrantzale giroko herrixkan. Ikasle kaxkarra izandakoa, familiaren hotelean egiten du lan aitonarekin eta gurasoekin batera. Aitona Javier eredu da berarentzat, miresmen eta errespetu handia dio.
Izaeraz, bihotz oneko mutila da, izpiritu askekoa, dibertigarria eta txantxazalea ere bai. Baina baita apur bat sineskorra ere, eta horrek arazo bat baino gehiago sortuko dizkio Irenerekin maitemindu ondoren. Izan ere, ikusi orduko erabat txoratuko da Egañatarren etxeko alabarekin. Eta ez du etsiko, nahiz eta euren familiak etsaiak izan.
telebista
'Irenerengatik edozertarako gai izango da Martin'
Ander Azurmendi aktoreak "Aitaren Etxea" telesaileko protagonista, Martin Celaya, aurkeztu digu; mutil alaia eta lasai bizi zena, arik eta bere bizitzan Irene agertzen den arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa