Euskal Herriko abesbatzarik onenaren bila | Ahotsak EITB
Ahotsak
22:00etan
EiTB
Saiotik pasatu diren zortzi abesbatza onenak arituko dira nor baino nor gehiago programaren lehen edizioko final honetan.
Informazio gehiago (2)
'Ahotsak' saioko finala eskainiko da gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Donostian jokatuko da final handia, Julian Iantzik eta Hibai Etxeberriak aurkeztuta.
Hasi ziren 24 abesbatzen artean, zortzi iritsi dira finalera, punta-puntakoak. Orain arteko saioetako irabazleak aurrez aurre ikusteko aukera izango da: Hernaniko Dakapo, Iruñeko Paz de Ziganda, Ugaoko Sarea, Etxarri Aranazko abesbatza, Errenteriako Dizdizka, Leioako Doniene, Basauriko Zirzira eta Bilboko Bilbotxeros.
Hurrengo astelehenean, azaroaren 4an, nobedade asko ekarriko dituen 'Ahotsak'en bigarren denboraldia abiatuko da.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa