24 abesbatza, Euskal Herriko korurik onena izendatzeko lehian | Ahotsak EITB
Bihotzez gizonezkoen abesbatza 1995ean sortu zuten Xavier Heutyren ekimenez, eta bera izan zen koruaren lehen zuzendaria. Hasieran 15 kide zituen abesbatzak eta hasieratik euskaraz abesten zuten. Gainera, gizonezkoen abesbatzei zuzendutako zenbait kantu sortu dituzte euskaraz. Egun, hogeita hamar gizon inguruk osatzen dute abesbatza. Isabel Aintsiart da abesbatzaren zuzendaria, eta "Ahotsak" saioan Jean Hillauk egingo ditu bozeramaile lanak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa